Solas eta jolas

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

 

Marinarentzako gutuna, kafetegi pobre batean

Berlinen, 1923ko abuztuaren

12an

Marina, maitea:

Ikusten dut idatzi eta idatzi ari zarela bihar egunak argituko ez balu bezala. Izugarri gustatzen zaizkit zure eskutitz poetikoak: Indar handia daukate, erritmo ikaragarria, hori da esan beharra hori!

Gu Berlinen gaude, oraindik. Uztailaren 18an ez zinen gure zain egongo, ezta? Egun horretan aldegiteko asmoa genuen arren, okertu egin ziren kontuak azken unean. Hurrengo batean saiatu beharko dugu. Egiari zor, egoera latza bizi dugu. Irakurriko zenuen egunkarietan; ia bizi ezinda utzi gaitu inflazioak. New Berlinerrek atera zuen uztailaren 28ko alean dólar amerikar batek milioi bat marko balio duela; hau da, gure markoek hormetako paperak baino gutxiago balio dute, Tristea da gero!. Joaten da emaztea erosketak egitera eta milioiak eskatzen dizkiote ogi apur bat eta esne pixka baten truke. Akabo gure aurrezki apurrak! Oso aste gutxitan txirotu gara, eta badakizu lehen ere ez ginela aberats-aberatsak.

Baina ez zaitut kontu ilunekin atsekabetu nahi. Egingo dugu zerbait, lortuko dugu hemendik ospa egitea. Badakit aita Leonid ahal duen guztia egiten ari dela.

Gaiz aldatuz, badakizu iaz ezkondu egin nintzela? Uste dut ez nizula kontatu. Emakume zoragarria ezagutu nuen artisten festa inozo horietako batean. Aitak erakusketa jarri zuen eta inaugurazioan zegoen bera, Leoniden koadro bati begira ahoa zabal-zabalik, mirestuta. –Horrela jarraitzen baduzxu, euliren bat sartuko zaizu aho dotore horretatik barrura! Esan nion iribarrez, -Baita zuri ere, erantzun zidan, eta algaraka hasi zen berehala. Ederra zen, benetan: Ile hori luzea eta azal zuri-zuria, soineko beltz dotorez estalia, argala zen eta hanka luze-luzeak zituen, bazirudien sabaia joko zuela. Kanpotik ikusita, margolanak, Evgeniak eta hirurok beste artelan bat osatu genuela zirudien; miresmenaren triangelua izan zezakeen izenburua: ni neska gazteari begira aho zabalik, eta neska gaztea koadroari begira berdin. Bitxia da, baina, nolabait, aitari zor diot emakume paregabe hura ezagutu izana.

Handik hilabete gutxira ezkondu ginen jauregi dotore batean. Bazkari ederra egin genuen, eta dantzaldi zoragarria arratsaldean. Bizitza osoan gogoratuko dut egun hura: Familia eta lagunak elkarturik, jan eta edanean, jantzirik dotoreenak soinean. Lastima bukatu zen bezala bukatu izana, baina zer egingo zaio bada! Askok dio aitaren errua izan zela guztia; berak errito ortodoxoaren bidez ezkon gintezen nahi zuelako eta guk ezkontza judutarra egin genuelako. Baliteke egia izatea, nolanahi ere, ez nioke nik dena berari leporatuko,nahiko ziur bainago eztabaida beste norbaitek hasiko zuela. Hori bai, kontua ez zen batere ongi bukatu. Amaren pianoaren soinuari, aitaren eta Boris Rasjoven ahotsak gailentzen hasi zitzaizkion, eta orduan, begirada guztiak lekuz aldatu ziren. Bat-batean Leonidek sekulako muturrekoa eman zion Borisi eta honen suhia eta beste bi seme aitaren aurka sartu ziren. Ondoren, denok hasi ginen geureen alde, edalontziak jaurtitzen, aulkiak bizkarretan apurtzen… Polizia eta anbulantzia iritsi zirenerako, dena zegoen txiki-txiki eginda: mahaiak, lanparak, janari pusketak lurrean barreiatuta, zaurituak han eta hemen… Ikaragarria izan zen; aitak eta Borisek bina gau egin zituzten espetxean. Dena den, orain lagun-minak egin dira berriro. Bizitza osoan gogoratuko dut bai egun hura, Marina.

Emakume zoragarria da, Marina. Orain ulertzen dut nola bizi daitekeen pobre eta zoriontsu. Ohartuko zinen dagoeneko Evgenia Lurieri buruz dezente hitz egin dizudala, eta ez, ez da kasualitatea. Astearte gauean komunera joan nintzen eta bueltan zuk bidalitako gutuna irakurtzen ikusi nuen egongelan. Mahai gainean ahaztu zitzaidan. Nirekin zeharo obsesionatuta zaudela uste du eta jeloskor sentitzen da; ez baitaki gure artean nolako harremana dagoen. Ni ikusteko grina itsu horrekin dago kezkaturik, batez ere. Ezin du ulertu, azaltzen diodan arren, atsekabeak gozamena ematen dizula, eta, hain zuzen ere, hortik ateratzen duzula hainbeste testu ederretarako inspirazioa.

Hala ere, Marina, batek daki noiz ikusiko dugun elkar zuk eta nik. Uste baino lehenago izatea gustatuko litzaidake, ezer ez dagoen kafetegi pobre horietako batean, bitartean jarrai dezagun batera elkarren pentsamenduetan.

Boris Pasternak

 

Mikel Arrillaga

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago