Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
jon1a.gif
 
3. OLABARRIKO ERROTAREN
MAKINARIA

Olabarriko errotaren makinaria, Errota hidraulikoen funtzionamendua sailean azaltzen den berbera da, errotapean —txifloiak, uragea, errudea, txoriek...— zein errotan bertan —mahaia, opila, gaineko eta azpiko harria, toberea..—. Mekanismo horren guztiaren funtzionamendua aipatutako sailean zehaztuta dagoenez, berriro ez da errepikatuko hemen. Dena den, Olabarriko kasuan, bi berezitasun azpimarratu behar dira, biak errotapean aurkitzen dira. Alde batetik, lehenago ardatzak egurrezkoak baziren ere, gaur egun metalezkoak dira, ardatzetako bi orain dela urte asko Benigno Pujanak jarritakoak dira eta hirugarrena, garia ehotzeko harriari dagokiona, 1995 eta 2001 urteen artean burutu zituen zaharberritze lanak aprobetxatuz Ferminek aldatua da. Fermin Pujanak dioenez, “egurrezkoak baino luzaroago irauten dabelako jarri genduzan metalezkoak”
 
Bigarren berezitasuna, erdiko gurpilari dagozkion txifloietan aurkitzen da; erdiko gurpil horrek bi txifloi ditu, eta normalean gurpil bakoitzak bakarra izaten du; baina horrez gain, bata hormatik zuzen ateratzen bada ere, besteak, egitura bitxia du, zirkulu erdiaren itxura hartzen baitu. Forma hori, uraren indarra hobeto aprobetxatzeko ematen zaio. Lan asko zegoen garaian, bi txifloiak zabaltzen ziren, gurpilari abiadura azkarragoa emateko, baina ur eskasia edo lan gutxi zegoenean, bat bakarrik irekitzen zen.
  
botoia1

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago