Saiakera

LOPEZ DE ARANA ARRIETA, Inaxio "León Azoulay: euskarazko lehen soinuak (1900)
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
URUTXURTU BENGOETXEA , Jon "Zeanuriko errotak.Olabarriko errota"
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
jon1a.gif    
VI. ZEANURI: KOKAERA ETA EZAUGARRI 
GEOGRAFIKOAK
Arratiako eskualdean, Orozko, Areatza, Dima eta Ubideko udal barrutien eta Arabako lurraldearen artean kokatzen da Zeanuri. Udalerri honek 67,46 kilometro karratuko azalera du, Bizkaiko herririk zabalenetakoa izanik. Hiriburutik hogeita hamaika kilometrora dago.

Bizkaiko antiklinalari dagokion hegoaldeko alderdiaren parte diren hegoekialde-iparmendebalde norabidedun zenbait mendikateren ondorioz, topografia benetan malkartsua du Zeanurik, eta bere lurretan, Bizkaiko altuerarik aipagarrienak aurkitzen dira: Gorbeia (1.475 m.), Altamin (1.363 m.), Lekanda (1.302 m.), Arralde (941 m.), Zanburu (789 m.), eta Barazarreko goilautada beste batzuen artean; mendebalderantz, Altungana (765 m. ) eta Urrekoatxa (582 m.) aipatu behar dira.
   
jon10.gif
    jon12.gif
Hidrografiari dagokionez, Zeanuriko lurrak zeharkatzen dituzten ur-korrenterik aipagarrienak Arratia eta Undabe ibaiak dira. Arratia ibaia Gorbeian jaiotzen da, eta beste mendi batzuen maldetatik —Zanburu, Barazar, Eloriturria...— jaisten diren hainbat ibaiadarren urak irentsiz gero gorputza hartzen doa. Arratia ibaiak iparralderantz egiten du, ibar estu-estua sortuz, Ibaizabal jo arte, azken honek bere urak Kantauri itsasoan isurtzen dituelarik. Zeanurin ezagutzen diren errota guztiak Arratia ibaiaren eta bertan hiltzen diren hiru errekatxoen — Beritxikorta, Uribe, Asterria— ertzetan kokatzen dira.
Undabe ibaiak Zeanuriko hegoaldetik egiten du aurrera, mendebalde-ekialde norabidea jarraituz, eta zati luze batean Bizkaia eta Arabaren arteko muga-lerroa eginez. Gorbeiatik eta Arraldetik datozen errekasto ugariren urak batu ondoren, Urrunagako urtegian isurtzen ditu, hemendik Ebroren ibaiadarra den Zadorrara iristeko. Beraz, Undabe Arratia ibaitik hurbil-hurbil jaiotzen bada ere, mediterranear isurialdeko ibaia da.

Nahiz eta azaleraz oso zabala izan, biztanlego arloan mendearen hasieratik apurka-apurka populazioa galtzen joan da Zeanuri; horrela, 1900ean 2.515 bizilagun bazituen; 1960an 2.352 zituen, 1985ean 1.244, eta 1993an 1.165. Azken urteotan beheranzko joera hori geratu egin da, batez ere inguruko herrietatik bizitzera etorri den jendearen ondorioz; horrela, 2007ko apirilean 1.298 biztanle daude erroldatuta.

Zazpi auzune edo kofradiatan banatutako habitat sakabanatua aurkezten du Zeanurik: Ibarguen —bertan udaletxea, zerbitzu ezberdinak eta populazioaren gehiengoa pilatzen da— Undurraga-Ipiñaburu, Altzuste, Asterria, Uribe eta Otsemendi.
Ekonomiari dagokionez, Zeanuri landa gunean kokatzen bada ere, gaur egun zeanuritarren gehiengoak industria eta zerbitzuetan dihardu, lana egiteko beste herri batzuetara joan behar izaten dutelarik, Igorrera, Basaurira, Bilbora... Lehenengo sektorean dihardutenek, gutxiengo bat osatzen dute eta gainera, adinez zaharrak direnak baino ez dira. Dena dela, bigarren eta hirugarren sektoreetan lan egiten duten batzuk aldi berean abeltzantzan, nekazaritzan edo basogintzan ere jarduten dute.
 
 
 
botoia1  

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago