Poesia
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 26894
ZALDUA ZABALUA,Iker"Bidaia..." Luma berrien eleak 2005, 3 zenb.52 or. Bidaia bat hasiko nuke guztia berdin, baina, dena desberdina den lekura, kaleak, kaleak eta kaleak besterik ez dauden lekura kaleek ingura nazaten, begiek laztandu nazaten.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 25188
DE TEJADA FLORES,Patxi Lopez" Belar-ikatza..." Luma berrien eleak 2005, 3zenb. 54-55 or.Beharbada umezaroarekiko lera izaten dugu ezin dugulako amestu jadanik, ezin dugulako egiazko ametsik izan, ezin garelako hunkitu, ametsekin, bidaiekin, abentura liburuekin... Baina harritzen naiz norbaitek umezaro zoriontsu bat izan duela esaten duenean, zeren «ego» antzeko bat besterik ez baitugu sentitzen gehienetan, eta umezaroa «ego»aren ukamena besterik ez da.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Igartua Bengoa, Karmele
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 26405
IGARTUA BENGOA, Karmele"Lili bat" Lili bat poetak biluztu zuen liliaren hostoek, hego haizetan, noraeza dute gorputz, eta, dantzan-dantzan lurrean dira lili-lur zuriak. Esku ahurrean bildu ditut, berriz, bat, bi, hiru... eta neure baitara erantsi. ni nintekeen lilia; zu, poeta. euria Bi eskuak ondoan jarrita katilua eratu dut, eta urtuta datorren ortzia edan lurrerako bidean, eta sosegatu, barru lehorra. harria
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Aiertza Rementeria, Maribel
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 24045
AIERTZA REMENTERIA , Maribel "Gurutzedrama "
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Maia Urroz,Ainara
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 25562
MAIA URROZ, Ainara"Hil-Argia eni iribarrez" L. Luma berrien eleak. 5. zb., 26. or. Atabal baten asotsa bezala, tap.tap-tap hegan datorren ahotsa gutako bakoitzarengana heldu da. Hil-harri batetik aterata dirudi eta, udaz eta udaberriaz mintza: Hau poza! Eta irribarre bat pizten da ezpainetan. Entzun dut, Giza-ahots bat besterik ez baita, bizitzaren porrotak nahiz borrokak aizkora baten antzera zeharkatuz, eta ekaitz-tximistetan barneratuz eta kanporatuz.