PALESTINA
Zure zeruan deskargatutako tiro hotsek,
Carmen Valoisasaldatu dute niniaren loa, Eragin dute amaren oihua, Sortarazi dute adinekoen ikara, Piztu dute gazteen gorrotoa. Eta suntsitu dituzte kaleak, akabatu dituzte esperantzak. Palestina Zurean eragindako heriotzak garrasi itoak bilakatu dira nire ahoan. Zuri egindako kalteak, jiraka darabilzkit buruan arima erratuen antzera. Zurean isuritako odola ordea, ez da alferrik galduko Eta jaioberrien zilborretan iraunen du, bizirik. Palestina Zure malkoetan hiltzen ez duten balak irudikatu nahi nituzke Eraikitako harresiak desegiteko Emandako mina leuntzeko Bortxatutako duintasuna berreskuratzeko Gure kontzientzia geldoak astintzeko. Palestina, nola bizi zurea ahaztuta? |
Poesia
VALOIS NUÑEZ, Carmen "Palestina"(Poesia)
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Valois Nuñez,Mª Carmen
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 26994