|  | 
|  | 
IDAZTEKOAK-I-
Idatzi nahi ninan zerbait ederra, oparoa, 
ordu isiletan irakurri izan dudanaren antzekoa, 
baina hitz bakarrean geratu dun nire esana, 
-gauean-
eta gero jantzi nahi izan dinat 
egunsentiz gaua, 
edo izarrez,
edo gela urdineko kriseilu zuriaren argi horixkaz, sikiera,
baina jantzi ahala
eranzten zitinan egoskor geruzak 
-gauak-
argi guztiak itzali ditinat nik azkenean, 
eta begiak itxi 
eta etortzen utzi 
-gauari-.



