![]()  | 
Enaren arteran
 Ez naiz sukaldaririk onena
baina lau-bost bat plater goxo egiten ditut
-neure estiloan- 
inork inoiz egingo ez dituen bezala. 
 Ez naiz zortzi mila metroko 
mendi ibiltaria 
baina badakit gure mendietara igotzen
 -neure estiloan- 
enara beltzen artera 
eta hiru-lau bat tontorretan 
Marik eta Eatek agurtu naute 
euren leinukoa bainintzan. 
Ez naiz irakurlerik itsuena 
baina bi- hiru bat idazle ezagutu ditut 
 -neure estiloan- 
 esanetan eta izanetan. 
Ez naiz idazlerik emankorrena
 baina liburutxo batean islatu dut 
 -neure estiloan- 
naizenetik apur bat. 
Eta horregatik guztiagatik ere 
ez naiz egundoko emakumea, baina 
 -neure estiloan- 
emakumerik ederrena naiz 
 zure beso artean.
	


