Gidoiak eta antzerkia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
Hizketan mutu

 

  luma24

a-Gabriela, ikusi nola begiratzen didan, ez dit begirik kentzen!

g-Ez du begirik biltzen, ez, Angela. Zer ote dauka buru horretan?

a-Deserrian sentitzen da bera ere orain. Begiraiozu, malenkonia dario.

g-Uste duzu gurea bezalako atsekabea dela?

a-Bai, ziur naiz; edo ez?

g-Gu bi gara. Bera bakarrik gelditu da.

a-Orduak ematen ditu orain ordenagailu aurrean. Argazki DVD guztiak mahai gainean ditu. Artxibadoretik atera eta dorre bat altxatu ondoren, paperen gainean zabaldu ditu barajako kartak bailiren- dio Angelak -Karta egokia hartuko balu... Ikusten al duzu zauden tokitik zertan ari den orain, Gabriela?

g-Ikusten dut bai, atzo argi printza bat saihesteko pantaila mugitu zuen eta.

a-Garai batean argiaren bila ateratzen zen, gaur egun, ordea, iluntasuna bilatzen du.

g-Hara, Angela! Zuri begiratu eta gero aldatu du DVDa: Italia 2006. Veneziako karpeta zabaltzen ari da:

Aix-en-Provence: 2006ko abuztuan egindako bidaia, Isabelek Italiara egiten zuen bigarren bidaia. Kotxez joan ziren erosi berria zuten Golf gorrian. Aix-en- Provencen gelditu ziren gaua pasatzeko. Postaletan azaltzen ziren labanda soro zoragarriak ikusi ez zituzten arren, gozo-gozo ibili ziren herriko plaza eta inguruko kaleetan. Azokako lore freskoek gonbitea luzatzen zieten bisitariei eta, orduan, inpultso batez, lore sorta ederra oparitu zion. Mirenen begi distiratsuak ikusteagatik bakarrik, egunero emango zion ezusteko opariren bat. Begirada bizi hark hatsa ematen zion Isabelen egunerokoari.

luma24a  

Provenceko ardo beltzak animatu zuen afari arina, gaueko plazeraren ataria izan zena. Orain isiltasuna aurkitzen du izara artean, orduan hainbeste maite izan zuen gorputzaren epeltasunaren ordez.

Venezia: panpin dendako erakusleihoa: Isabelek gogoan dauka Veneziara egindako lehendabiziko bidaian non erosi zion portzelanazko panpina. Nola, orduan ere, inpultso batez, garagardoa hartzen ari zela “Piccolo Martini” tabernako terrazan, dirua mahai gainean utzita, altxatu eta dendan ikusi zuen panpinarik ederrena erosi zion, orain berari begiratuko balio bezala dagoen panpina hori bera. Mirenek ez du aurpegi zurbileko panpina eraman, bere-bereak ziren gauzak soilik bildu ditu.

a-Ez daukat ahazteko Isabel dendan sartu zeneko une hura: indar ikusezin batek bultzaturik bezala apaletan ginen panpina guztioi begiratu eta gero nigan iltzatu zituen begiak. Garestienetakoa nintzen arren ez zuen kexarik azaldu eta prego, bilduko duzue ongi-ongi?Visa txartelaz ordaindu eta gero, goxo-goxo besarkatuz eraman ninduen. Turista hark bizi zuen pasioa senti nezakeen bularren kontra estutu ninduenean.

g-Ni, berriz, biak elkarrekin zeudela aukeratu eta erosi ninduten. Isabelek Veneziara egiten zuen bigarren bidaia omen zen hura. Baziren ni baino maskara ikusgarriagoak denda handi hartan, baina nire dotoreziak txunditu zuen Isabel. Eskutik helduta sartu ziren Botteri kaleko dendan. Isabel eta Miren, bi emakumezko.

a-Bi emakumezko. Pasio sutsuena bizi izan zutenak. Dolua ere handia bizi behar izango dutenak. Bihotza deserrian dutenak.

g-Hizketan baneki hitz goxo bat esango nioke Isabeli, gu bezalaxe geldi ez dadin, apal batean bizitzan ahazturik.

Izaskun Etxeberria Zufiaurre

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago