Narrazioak

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Badator autobusa" (Narrazioak)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Badator autobusa" Luma berrien eleak. Zeb: 7,  2009 14-15 or. Ordaintzeko dirua ateratzen hasi naizenerako akordatu naiz txartel-bono berria dudala eta, “i, itxaron” esanda karteratik ateratzen hasi naiz, baina, hara! ez dut ba pelukeriako tarjetatxoa atera! eta harekin aktibatu nahi izan dut “piiit”

  • IGARTUA BENGOA, Karmele "Ehunduz igual" (Narrazioak)

    IGARTUA BENGOA, Karmele "Ehunduz igual" Luma berrien eleak  2008. 12 or.Gaur haria etenda bezala sentitzen naun, eta hutsetik ehuntzen hasi beharrean nagoela pentsatzeak nekatu egiten nain. Eta hirekin akordatu naun, gure etxe atzeko balkoian, behin eta berriz sarea ehuntzen dun armiarma horrekin eta hik ehundu ahala nik, hautsak ganoraz astintzen ditudan bakoitzean, suntsitzen dudan bizi-sarearekin.

  • IGARTUA BENGOA,Karmele "56.eguna "(Narrazioak)

    IGARTUA BENGOA,Karmele "56.eguna " 2005-12-24 “ – Aitta, ze egun zen hura, artua txiortuta, artua txiortuta baratxuriarekin, nahikoa egin genduan eguna? - A! nire semea, Gabon zuan hura, Gabon! “ Gure amak gabonetan, urtero kontatzen duen pasadizua da; lehen bere borondatez, orain guk eskatuta...

  • IGARTUA BENGOA,Karmele "Agur"(Narrazioak)

    IGARTUA BENGOA,Karmele "Agur" Administrazioa euskaraz, IVAP 2007ko urtarrila. Kristalezko ate bikoitzetik sartu da Maria, beroki gorri-gorrian bilduta, mila koloretako eskularru eta lepokoaren babesean; poliki, irribarretsu. Atezaina egunon lasaiaz agurtu du. Ez ditu Jonek, baina, begiak ordenagailuaren pantailatik altxatu. Ez dute betaurreko txikien atzeko begi urdin langileek mostradorearen beste alderaino iritsi den Maria begiratu. Mariak badaki, ordea, Jonek badakiela han dagoela; izan ere, lau hilabete pasatu dira, astero-astero leihatila berdinera hurbiltzen denetik, aste bakoitzean hurrengo asterainoko bizi baimena bailitzan, Joni hitzordua eskatzen dionetik...

  • IGARTUA BENGOA,Karmele "Arruko Martin Aranbururi" (Narrazioak)

    IGARTUA BENGOA,Karmele "Arruko Martin Aranbururi"   ...Badakit, aita, idatziz baino, ahoz aho esan beharrekoak direla hemen irakurriko dituenak. Baina gure etxean, eguneroko jardunean beharrezkoak ziren elkarrizketetatik at, soberan ziren berbak. Nik horiek paperean gordetzen ikasi nuen eta idatzian trebatu nintzen ahozkoaren aldean ondo. Horregatik, oraingoan ere, gutuna aukeratu dut berorrekin hitz egiteko; horregatik eta esateko dauzkadanak gurean soberan leundeken berbak eskatzen dutelako...
     
  • IGARTUA BENGOA,Karmele "Gaur arte" (Narrazioak)

    IGARTUA BENGOA,Karmele "Gaur arte" Gutun liburua. Argitaratu gabea. 2006ko IDAZLE ESKOLAko BEKAn saritua...Urtarril hasierako aurkezpenean ezagutu zintudan, gainerako ikaskide guztiekin batera, eta, bai, erreparatu nuen zure erakargarritasunean; gutxitan gertatzen zait eta, aspaldian, ez. Goitik behera aztertu zintudan; segundo gutxi batzutan irudikatu nuen zure izatea eta...

  • IGARTUA BENGOA,Karmele "Gutuna" (Narrazioak)

    IGARTUA BENGOA,Karmele "Gutuna"Mugalari. GARA. 2006-3-11,8.or. Parisen, 2006ko martxoaren 2an Urtarril hasierako aurkezpenean ezagutu zintudan, gainerako ikaskide guztiekin batera, eta, bai, erreparatu nuen zure erakargarritasunean; gutxitan gertatzen zait eta, aspaldian, ez. Goitik behera aztertu zintudan; segundo gutxi batzuetan irudikatu nuen zure izatea eta...

  • IGARTUA BENGOA,Karmele "Liburuetan..."(Narrazioak)

    IGARTUA BENGOA,Karmele "Liburuetan" Mugalari. GARA. 2007-2-10,8.or. Aspalditik datorren izotz beltzak “bere” egin ditu lurra eta arnasa, eta bihotz batzuk. Hala ere, goizean goiz, Amaia etxetik atera da, egunerokotik beste norabaitera. Ezkerreko besoaren barruko aldean, bihotz ondo-ondoan, Simon Karlinskyren “Marina Tsvietáieva” darama, hotzetik babestu guran bezala. Oraindik gaueko iluna gordetzen duen goizean, Amaia itsaso urrunean bakarrik nabigatzen duen ontziaren antzera doa, kalearen beste aldeko kafetegi barrutik kanpora datorren itsasargiak erakarrita...

  • IGARTUA BENGOA,Karmele "Mari Anbotoko edo Txindokiari,mugetatik at, edozein egunetan "(Narrazioak)

    IGARTUA BENGOA,Karmele "Mari Anbotoko edo Txindokiari,mugetatik at, edozein egunetan " Mari,amets egin dut gaur berriz, eta, badakizu? zu zeunden bizi-bizirik gaurko ametsean. Eta, hain zinen han, non, zu ni nintzen edo... ni zinen zu. Lur koloreko adatsez irudikatu zaitut nigan, hegan egiten zuen gorputz oparo bezain arinean. Ez zeneraman soineko luzerik, ez neraman soinekorik, naturaz jantzita biluzik nintzen zure izatean...

  • IGARTUA BENGOA,Karmele "Zelan barru horietan?" (Narrazioak)

    IGARTUA BENGOA,Karmele "Zelan barru horietan?"NABARRA, 2007ko iraila 78.zenb. 8-9.or. Ihintza Zelan, barru horietan? Bustita esnatu ditun arrosa hostoak eta arantzak behe lainotan, eta lore-begi gorriak, edo zuriak, bil-bil eginda, barruetan...

  • IGARTUA, Saioa "Zure zirkua"

    IGARTUA, Saioa "Zure zirkua" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1231zk 22-23or. Nahikoa ez izatearen sentipena lagun min izan zenuen beti, bidelagun eta gehienbat min. Pandemia garaia ere arerio bihurtu zen, denbora gehiegi bakarrizketan...

  • IGUARAN BARANDIARAN, Oihana" Guraizea begi"(Narrazioak)

    IGUARAN BARANDIARAN, Oihana" Guraizea begi"ZAZPIKA GARAren aldizkaria 863zk.22-23or. Kanpai hots bakarraren oihartzuna: bederatzi eta erdiak. Oraindik ez da ageri. Arraroa da, astero-astero meza aurretik pasatzen da orraztera guretik. Zerbait gertatu ote zaio? Bai zera, agian gaur ez zuen orraztu nahiko; edo akaso, bere lagun Pilirenera joatea erabaki du behingoz, hona etorri beharrean. Okerragoa da horretan pentsatzen aritzea, beste lanik ez bagenu bezala…

  • IGUARAN BARANDIARAN,Oihana" Galerna eskuetan"(Narrazioak)

    IGUARAN BARANDIARAN,Oihana" Galerna eskuetan"ZAZPIKA GARAren aldizkaria 921zk.36-37or. Sargori dago giroa. Eguzkiak bete-betean jotzen dio kopeta Mireni autoko leihotik. Gustura hartuko lukeen, berak nahi bezala hondartzara joango balira; Donostiara bidean doaz, bai, baina hondartzarik gabe geratu beharko dute momentuz...

  • INDAKOETXEA,Oihaneder " Hitzezko sekretuak"(Narrazioak)

    INDAKOETXEA,Oihaneder " Hitzezko sekretuak" Luma berrien eleak 2005, 3 zenb. 29 or. Eta eskutitzak horrela kontatuko zion ahizpari: «Kaixo!: hementxe naukazu, ohi denez, zure mahaian ezarririk hitz batzuk idazteko prest. Hitzak: gaurkoan, besteetan bezain alaiak izango ez diren hitzak. Urrun zaituzte. Baina zu sentitu beharrak bultzatzen nau idaztera.

  • IPARRAGIRRE MERCERO, Lide "Bakardadearen sinesmena" (narrazioak)

    IPARRAGIRRE MERCERO, Lide "Bakardadearen sinesmena"ZAZPIKA GARAren aldizkaria 653zk. 2011-7-22, 31-32or.1982 ko negua. Istanbul. Aitak eta biok orduak ematen genituen sukaldeko leihoaren ertzean eserita, elur malutak mara-mara ibiltari guztien kapelak zuriz janzten ikustean, barruan genuen berotasunaz gozatuz.

  • IRAOLA,Jon "Gillen & Amets"

    IRAOLA,Jon "Gillen & Amets" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1280zk 6-7or. Hizki larriz, MORG. Turko hauek frantsesetik lapurtuko zitean hori ere, pentsatu zuen...

  • IRASTORZA SAN VICENTE, Miryan "Ameslari"(Narrazioak)

    IRASTORZA SAN VICENTE, Miryan "Ameslari"<i> Luma berrien eleak</i> Zenb:10, 2012, 23 or.Irribarrez zoaz plazan aurrera. Oraindik ere gogoan dabilkizu aurrekoan entzun zenuen esaldi hura: “Pena bizkarrean dugun elefantea da”. Zein esaldi potoloa... 

  • IRASTORZA SAN VICENTE, Miryan "Negarritia"(Narrazioak)

    IRASTORZA SAN VICENTE, Miryan "Negarritia" Luma berrien eleak.Zenb: 10, 2012, 14-15 or.

  • IRASTORZA SAN VICENTE, Miryan"Nora?"(Narrazioak)

    IRASTORZA SAN VICENTE, Miryan"Nora?" 7k GARAren aldizkaria zenb: 765, 28-29 or. Gorroto ditut honelako uneak. Benetan. Zalantzak ez dit bizitzen uzten. Egia esan, sobera urte ditut horrelakoetarako; baina gogaikarria da, benetan. Ba ote dago ez jakitea baino gauza mingarriagorik? Umea nintzenean gurasoek hartzen zituzten erabaki guztiak. Ez nuen inoiz aukeratu beharrik izan eta, zer esango dut bada, inoiz ez zait burutik pasta ere egin erabakiren bat edo beste ezegokia izan zenik.

  • IRASTORZA SAN VICENTE, Miryan"Talaiatik"

    IRASTORZA SAN VICENTE, Miryan"Talaiatik" Luma Berrien Aztarnak 7K, 703 zk. 2012-7-15, 24-25 or.

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago