• Idazle Eskola
  • Idazle Eskola 2021-2022
  • Ilunabar Literarioa Aretxabaletan
  • Idazle Eskola
  • Ilunabar Literarioa Aretxabaletan
  • Ilunabar Literarioa Ataunen 2008
  • Ilunabar Literarioa Senperen 2010
  • Idazle Eskola 2008
  • Oñatiko ibilbidea literarioa 2016
  • Luma berrien eleak
  • Luma berrien eleak
  • Luma berrien eleak
  • Idazle Eskola 2013-14

AZALA

jon barberenaJon Barberena

erran.eus /Ttipi-Ttapa 2019-12-12

Irailean zendu zen bertsolari eta idazle elizondoarra Idazle Eskolan ibilia zenez, larunbat honetan, bera gogoan omenaldi xume bat eginen dute Bergaran, 12:00etan. Izoztu zitzaigun negu hura Jon Barberena gogoan deitu diote ekitaldiari, Barberenaren Izoztu zitzaigun negu hura liburua oinarri hartuta. Liburuko olerkiak irakurriko dituzte eta horrez gain, dantza eta bertze ere eskainiko dituzte.

Ekitaldi irekia izanen da eta nahi duten guztiek parte hartzeko aukera izanen dute Bergarako UNEDeko Areto Nagusian eginen duten hitzorduan.

jon barberena

Azken urteetan bezala modu presentzialean ( larunbat goizetan Bergaran) eta modu erdi-presenztaialean egin ahal izango da, eta euskal idazleen eskutik ikasleek idazten, irakurtzen eta bere testuak zuzentzen ikasik dute gradu-ondoko honetan. Matrikula zabalik dago urriaren 12a bitarte.

Eskolen metodologia idazketan eta zuzenketan oinarritzen dira, eta asko dira ikasleak bide horretara bultzatzeko burutzen diren ekintzak.

2019-20ko ikasturtean ere bada hainbat berrikuntza.

Alde batetik, udan zendu berri den Jon Barberena, Idazle eskolako kideari egingo diote Abenduaren 14an UNED-BERGARAko Idazle Eskolako kideek. Bestetik, ohiko ikasgaiez gain, Emakumezkoa euskal letretan mintegia antolatuko dute Tere Irastortzaren gidaritzapean, otsailaren 1etik 29ra.

Eta azkenik, azken urteotan Idazle Eskolatik sortutako idazleak bildu nahi dituzte gaur egungo euskal liburugintzaz elkarrekin hausnartzeko, 2020ko hainbat larunbatetan, atxikita ageri den egitasmoaren arabera.

Azken puntu honekin lotu dute arduradunek, 2018-19an IDAZLE ESKOLAko ALTXORTEGIA izeneko proiektura iristeko IDAZLE ESKOLATIK ARGITARATZERA deitu dutena.

IDAZLE ESKOLATIK ARGITARATZERA

2028-19 bereziki urte emankorra izan da IDAZLE ESKOLAko ikasleen liburuak argitaratzen. Idazle Eskolako hainbat ikaslek dagoeneko argitaratuak dituzte bost-sei liburu, beste batzuk ordea, amaitu berriak dira. Liburua 2018-19an argitaratu dutenen artean aipatu behar dira Yoseba Peña ( Susan), Ekaitz Goienetxea, Hona aurtengo IDAZLE ESKOLAKO LIBURU-SORTA. Zortzi idazle hauek sei argitaletxe ezberdinetan argitaratu dute, eta gehienek aldez aurretik sariak jaso dituzte. Batzuk ondoren, horien artean Zilarrezko Euskadiko saria, irakurleek ematen dutena. Bakarren batzuk euskaraz ezezik gazteleraz ere sortzen eta argitaratzen dute, horien artean, Patxi López de Tejada hamar liburu baino gehiago argitaratu dituena.

  • Aintzane USANDIZAGA Kabitu ezina. Elkar. 2019
  • Yoseba PEÑA Hariak. Susa.2019. Zilarrezko Euskadi saria •
  • Alexander MARTÍNEZ ITURRIA Iraumen. Donostiako Hiriko Kutxa literatur saria.
  •  Patxi LÓPEZ DE TEJADA Performados del norte. Círculo Rojo Kalkuluak babestu 2018 República. 2018
  • Esti MARTINEZ DÍAZ de CERIO Azalberritze bat. Bale Zuria.2019. Donostia Kultura Poesiako 1 saria.
  • Ainara MAIA Muxuak. Zortziko. 2018. Nekatonea beka jasoa. Pepito. Maiteminaren eta biziminaren txinparta. Maiatz. 2019
  • Ekaitz Goienetxea Zaldi mamarroa. Elkar. 2018. Igartza Beka, 2016
  • Ione GOROSTARZU. Ez da erditzea. Elkar. 2019
  • Nerea BALDA Atzerrian. Pamiela,.2019. Getxon, Ramiro Pinilla Nobela Laburren 1. saria irabazi zuen

Idazle Eskolan aritu eta liburua argitaratu dutenen uzta handia izan da: Karmele Igartua Bengoa, Maribel Aiertza, Juan Luis Mugertza, Mikel Agirregomezkorta, Leire Zubeldia, Patxi López de Tejada, Xabi López, Ione Gorostartzu, Yoseba Peña… 2016-2017 ikasturtean Yoseba Peña eta Ekaitz Goienetxeak hartu dute parte Other Words, hizkuntza-txikietako sorkuntz egonaldietan. 2017-2018 ikasturtean Esti Diezek irabazi du Donostiako Udalak bultzatutako poesia saria eta Balea Zuriarekin argitaratu du bere lehen liburua.

KARMELE IGARTUA SORKUNTA BEKA:

Urterik urte gehiago dira liburuak argitaratzen dituzten kideak. Horietako askok aurrena Karmele Igartua Sorkuntza Bekan parte hartu izan dute. Gainera, Aretxabaletako udalarekin VI KARMELE IGARTUA SORKUNTZA BEKA jarri zen abian. Aurten, 2019an, IX KARMELE IGARTUA SORKUNTZA BEKA jarri da abian, eta bertan narrazioak aurkeztu ahal izango dira azaroaren 30a bitarte. Irabazlearentzako lortuko duten saria 2.500 €koa izan da

Azkenik, IDAZLE ESKOLAk Estatu mailan antolatu den Inspiraciencia literatur sariketa antolatzen parte hartu du.

HEZKUNTZA SAILAK HOMOLOGATUA :

  • Unibertsitateaz kanpoko iraskasleentzako etengabeko prestakuntza jardueretan ( 300 eskola-ordu)
  • UNED-BERGARAko titulu propioa
  • Euskal idazleek idazten erakusten duten gradu-ondokoa
  • Ikaslearen tutoretza pertsonalizatua
  • Idazteko eta idazten erakusteko prestakuntza : modu presentzialean edo erdi-presentzialean.

 

bekak19 1 bekak19 2

pdf2Aretxabaletako Udalak eta Bergarako Idazle Eskolak antolatu dute Karmele Igartua Sorkuntza Bekaren bederatzigarren edizioa. Saria 2.500 eurokoa da. Epai-mahaikide arituko dira Pako Aristi, Itziar Gomez, eta Iñaki Zubeldia, idazle, gidoilari eta Bergarako Idazle Eskolako kideak. Aurtengo edizioan narrazioari eskainiko zaio. 16 urtetik gorako edozein pertsonak har dezake pare lehiaketan eta aurkezten den lanak ez du 12 orri baino gutxiago izango eta ezta 20 orri baino gehiago.

KARMELE IGARTUA, Aretxabaletako idazlea

Karmele Igartua Idazle Eskolako gradu-ondokoaren ikasle izan zen lehenik eta gero koordinatzailea. Azken zazpi urteotan bere lana gogoratzen eta zabaltzen jarraitzeko deitzen zaio KARMELE IGARTUA SORKUNTZA Beka.

IX. edizio hau, Bergarako Idazle Eskolaren Bekaren 16. edizioa da, izan, eta lehen edizio hartako irabazlea Karmele Igartua Bengoa izan zen, Gaur arte narrazioarekin. Ondoren Karmele Igartuaren Hitzak orbainetan liburuak Euskaltzaindiako Felipe Arrese Beitia saria jaso zuen. Handik berehala argitaratu zuen Denbora enaren hegaletan poema liburua, Pamielan, eta Espainiako Sari Nazionalerako hautagai izan zen Itsaso Kontra bat izan da argitaratu den bere azken liburua.

Karmele Igartua Idazle Eskolako gradu-ondokoaren ikasle izan zen lehenik eta gero koordinatzailea. Azken bederatzi urteotan bere lana gogoratze arren deitzen zaio KARMELE IGARTUA SORKUNTZA Beka.

KARMELE IGARTUA SORKUNTZA BEKAK. AZKEN URTEETAKO IRABAZLEAK

2016ko edizioan Haurrentzako antzerkiak idazteko baliatu zen, eta irabazle suertatu zen Alaitz Olaizola, Sugegorriak lanarekin 2017ko edizioan Film Laburren Gidoiak aurkeztu ziren. Uxue Arzalusen Paris izeneko gidoiak irabazi zuen. 2018ko edizioan, poesiak aurkeztu zuren. Miren Peñagarikanok irabazi zuen Nik kontrolatzen dut makina liburuarekin, eta beste bi egilek ere aipamen berezia izan zuten Marian Porcellek eta Enek Barberenak.

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago