karmele beka 2020Aurten bosgarren aldiz deitu dute Aretxabaletako Udalak eta Bergarako Idazle Eskolak elkarlanean antolatu duten lehiaketa. Hasieran Bergarako Idazle Eskolak ikasle artean antolatutako Sorkuntza Beka izatetik , Karmele Igartuaren omenez jarraitu du bere bidea lehiaketak. Aurten KARMELE IGARTUA SORKUNTZA LEHIAKETA gisara bere 10. edizioa burutuko du.

Aretxabaletako udalaren laguntzaz antolatzen den lehiaketa honen irabazleak 2.500 €ko saria jasoko du, eta irabazleak 2020ko Idazle Eskolako edozein modulutan parte hartu ahal izango du, inolako matrikularik ordaindu gabe. Gainera, www.idazten.co orrian argitaratua izango da. Egile eskubideek idazlearenak izaten jarraituko dute urtebete pasa ondoren. 2019ko irabazlea Mikel Gartziarena izan zen Harra ipuinarekin.

Aurtengoan ere Narrazioak aurkeztu ahal izango ditu 16 urtez gorako edozein idazlek. Narrazioak euskaraz idatziak izango dira, ez da inolaz ere itzulpenik onartuko. Eta narrazio bakarra aurkeztu ahal izango da edo baita narrazio-bildumak ere.

Aurkezten den lanak 10-15 orrialde arteko luzera izango du. Eta gaia librea izango da. Lana aurkezteko epea 2020ko irailaren 30ean amaituko da. Lanak postaz edo elektronikoki bidali ahal izango dira.

Informazio gehiago eta oinarriak www.idazten.com orrian aurkitu ahal izango dira.

pdfKarmele Igartua sorkuntza lehiaketa

Kristina Fernandez Irudiak

ENTZUKETAK

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli