jon barberenaJon Barberena

erran.eus /Ttipi-Ttapa 2019-12-12

Irailean zendu zen bertsolari eta idazle elizondoarra Idazle Eskolan ibilia zenez, larunbat honetan, bera gogoan omenaldi xume bat eginen dute Bergaran, 12:00etan. Izoztu zitzaigun negu hura Jon Barberena gogoan deitu diote ekitaldiari, Barberenaren Izoztu zitzaigun negu hura liburua oinarri hartuta. Liburuko olerkiak irakurriko dituzte eta horrez gain, dantza eta bertze ere eskainiko dituzte.

Ekitaldi irekia izanen da eta nahi duten guztiek parte hartzeko aukera izanen dute Bergarako UNEDeko Areto Nagusian eginen duten hitzorduan.

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago